Eskola kirola hastapen ikastaroan Izena emateko epea luzatu da

Data:
2020eko urriak 9
Kategoria:
Albisteak

Urriaren 9ra arte

HASTAPEN.PNG

Urriaren 9ra arte luzatu da Bizkaiko Patinaje Federazioak antolatzen dituen hastapen-ikastaroetan izena emateko epea. Dakizuenez, izen-emateak Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren webgunearen bidez egin behar dira: http://apps.bizkaia.net/BKIN/servlet/webAgentBKIN?ATOMQINPUTQoperationName=BKINMenu&IdInscripcion=IdInscripcion&idioma=EU

Ondo dakizuenez, zoritxarrez, hasieran programatuta genituen datak eta kokalekuak etenda daude, harik eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hastapen-ikastaroak egiteko baimenak ematen dituzten arte. Baimenak ematen dizkigutenean, egutegi berri bat bidaliko dizuegu, ikastaroen datak eta kokalekuak adierazita.

Esteka honetan ikus ditzakezue antolatzen ditugun eskola-hastapeneko ikastaroak:

https://drive.google.com/drive/folders/1h0xEIXgd_UF13VCDjy0_MIKF3zmgLrT3?usp=sharing