2020-21ko Eskola Kirola

Data:
2020eko irailak 25
Kategoria:
Albisteak

Neurriak hasteko entrenamenduekin

0 LOGO WEB DFB.jpg

Jakinarazten dizuegu izena emateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitateek irailaren 28an ekin ahal izango dietela entrenamenduei; Entrenamenduok kontaktu fisikoa mugatuta egin beharko dira, ikuslerik gabe, aldagelarik gabe eta lehiaketarik gabe. Ezin izango da partidarik ez txapelketarik jokatu, ez eta “lagunartekoak” ere, eta ezin izango da egin hastapen-ikastarorik ez hobekuntza-ikastarorik.
Entrenamenduak honela egin beharko dira:
- Ahal dela, entrenamendu fisikoa kanpoan egingo da.

- Entrenamendu-taldeetako kideen kopurua ezin da izan aldi bakoitzean ezarritako gehienekoa baino handiagoa.

- Entrenamendu-txanden artean instalazioak garbitu eta desinfektatu egingo dira.

- Hasieran kirolariak banaka entrenatuko dira, batez ere prestakuntza fisikoa eta lesioen prebentzioa; gero, gutxika-gutxika, talde txikietan edo postuka entrenatuko dira, eta azkenean talde osoa batu ahal izango da (talde-kiroletan).

 

- Ahal dela, kirol-jardunean gutxieneko segurtasun-distantzia mantendu beharko da, kirolarien arteko kontaktua nahitaezkoa denean izan ezik.

 

- Entrenamenduetako sartu-irtenetan kirolariak gutxienez 1,5 metrora egon beharko dira elkarrengandik.

- Entrenamenduak ikuslerik gabe egingo dira.

- Hainbat kirolarik material bera erabili behar badute, gomendatzen diren higiene eta garbiketa neurriak aplikatuko dira.

- Aldagelak ezin izango dira erabili.

- Kirol-jardunean izan ezik, maskara soinean eduki beharko da.